neguko oporraldia eus
Gabonetan zehar Elgoibarko nerabeen aisialdia sustatzen jarraitzeko xedez, Elgoibarko Gaztelekuak gazteentzako neguko aisia eskaintza jarri du martxan. Ekimena abenduaren 19tik urtarrilaren 5era luzatuko da, Gaztelekuan bertan izango da eta okasiorako ekintza ugari antolatu dira, nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: bingo jokoak, Just Dance eta ping pong txapelketak, sukaldaritza lehiaketak eta San Lazaro tailerrak. Halaber, abenduaren 27an irteera bat egingo da Bilboko Lasegunera (10 euro) eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an parte-hartzaileek Gasteizen egonaldi batez disfrutatzeko aukera izango dute (60 euro).

Ekimenean parte hartu nahi dutenek abenduaren16ra arte izango dute izena emateko Elgoibarko Gaztelekuan: 943 74 32 28 / 628 17 03 30 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Aipatzekoa da ere, herriko nerabe guztien aisiarako aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin Udalak diru-laguntzak emango dituela. Honakoak izango dira onuradunak:

  • Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak. Kuota osoaren %30.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek. Kuotaren % 30 (bigarren izen emate honetan).
  • Gizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek. Kuotaren %70.

Eskaerak abenduaren 10etik 28ra egin beharko dira Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo web atari honetan.