2019ko San Bartolome jaiak prestatuko dituen talde bat osatzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak datorren abenduaren 13an egingo den bileran parte hartzeko gonbitea luzatzen du; bilera Kultur Etxean egingo da, esan bezala, abenduaren 13an, arratsaldeko 19:00etan.  
 
Sei bilera egingo dira, hilean behin, abendutik hasita maiatzera arte. Bilera horietan ekarpen eta proposamenak egiteko aukera izango da; hartara, denon artean jaietako egitaraua osatzeko. Garrantzitsua da parte hartzen dutenak bilera guztietara joatea. Lantalde honek aurrerantzean nola funtzionatuko duen ere bilera horretan hitz egingo da.