Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Elgoibarko Udalbatzak bat egin du HAKOBAn (Hizkuntza Politikako gaietan Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordea) landu den Adierazpen instituzionalarekin. EUDEL organo horren kide da, gainerako euskal erakundeekin batera.
 
Adierazpen horren bidez, deia egin da hiztunek euskararekiko jarrera aktiboa izan dezaten, egunero delako «euskararen aldia».