"Argazki eta sare sozialak" tailerraren kartela
LIke Zibereskubideak Ikonoa
  • Kanpainak bi helburu nagusi ditu: batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa, eta bestetik, gazteak ahalduntzea, sarea ondo erabil dezaten laguntzea.
  • Elgoibarko Gaztelekuak azaroaren 30erako, nerabeei zuzendutako “Argazkilaritza eta sare sozialak” izeneko tailerra antolatu du. Tailerra Ion Markel argazkilariak emango du eta 18:30ean izango da Gaztelekuan bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, azaroaren 20ko data baliatuz, sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi zuen lurraldeko haur, nerabe eta gazteei beren zibereskubide eta ziberbetebeharrez ohartarazteko.

Kanpainak bi helburu nagusi ditu: batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa (arrisku-egoerei eta norberak dituen eskubide eta betebeharrei buruz), eta bestetik, gazteak ahalduntzea, sarea ondo erabil dezaten laguntzea. Haur, Nerabe eta Gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea nahi da, ahalik eta erabilera seguru eta osasuntsuena egitea. Horretarako, inplikatzea eskatu zaie (aldarrikatzea espazio horretan daudela eta elkarrenganako errespetuaren alde daudela). Ikuspegi positibo batetik, sarea ondo erabiltzeko bide-orriak eskainiko dira.

Elgoibarko Udalak bat egin du kanpaina horrekin, horrela, azaroaren 19an eta 20an Ludotekan haurrek beraien eskubideen gaineko lanketa egin zuten eta bideo bat ere grabatu zuten. Halaber, Elgoibarko Gaztelekuak , biharko, azaroak 30, nerabeei zuzendutako “Argazkilaritza eta sare sozialak” izeneko tailerra antolatu du. Tailerra Ion Markel argazkilariak eskainiko du eta 18:30ean izango da Gaztelekuan bertan.