XakeTxapelketa 2016

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Euskal Xake Federazioak eta Zubi-Ondo xake elkarteak, ITS Security-ren laguntzarekin, antolatzen duten XXVIII. Nazioarteko Maisu Handien Nazioarteko Xake Txapelketa-ITS Security abenduaren 12tik 18ra ospatuko da Udaleko Pleno Aretoan.

Hauek izango dira txapela irabazteko lehian arituko diren xakelariak:

  1. Karina Ambartsumova (Errusia)
  2. Michael Oratousky (Israel)
  3. Mikel huerga (Euskadi)
  4. Luis Galego (Portugal)
  5. Carlos Suarez (Espainia)
  6. Aleksa Strikovic (Serbia)
  7. Javier Moreno (Espainia)
  8. Nicolo Napoli (Italia)
  9. Paul Velten (Frantzia)
  10. Etorkizuneko xakelari euskalduna (oraindik konfirmatu gabe)

Aurkezpena abenduaren 12an, 12:30etan, Udaleko Pleno Aretoan egingo da eta sari banaketa abenduaren 18an, 13:30etan, Udaletxean.

Partiden ordutegiak hurrengoak izango dira:

  • 1. erronda: asteazkena, abenduak 12, 17:00
  • 2. erronda: osteguna, abenduak 13, 10:00
  • 3. erronda: osteguna, abenduak 13, 17:00
  • 4. erronda: ostirala, abenduak 14, 17:00
  • 5. erronda: larunbata, abenduak 15, 17:00
  • 6. erronda: igandea, abenduak 16, 10:00
  • 7. erronda: igandea, abenduak 16, 17:00
  • 8. erronda: astelehena, abenduak 17, 17:00
  • 9. erronda: asteartea, abenduak 18, 09:30

 

Nazioarteko txapelketarekin batera beste bi txapelketa hauek ospatuko dira egun horietan:

  • I. Open ITS SECURITY: abenduaren 15ean, larunbatean, 10:30etan, Kultur Etxeko Sotoan. ELO puntuagarria.
  • Eskola Kiroleko Xake Txapelketa: abenduaren 16an, igandea, 10:00etan, Kultur Etxeko sotoan.

Partidak internet bidez (Chess24) jarraitu ahal izango dira.