Neguko oporraldia dela eta Elgoibarko udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra luzatuko den haurrentzako aisia eskaintza antolatu dute. Ekimenean parte hartu nahi dutenek azaroaren 26tik abenduaren 5era eman ahal izango dute izena www.elgoibarkoizarra.eus web gunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan.

Herriko haur eta nerabe guztien aisiarako aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin Udalak diru-laguntzak emango ditu. Honakoak izango dira onuradunak:
  • Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak. Kuota osoaren %30.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek. Kuotaren % 30 (bigarren izen emate honetan).
  • Gizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek. Kuotaren %70.
Eskaerak azaroaren 26tik abenduaren 7ra egin beharko dira Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo  web honetan.