Hitzaldiaren iragartzeko kartela

 

  • Atxikimendua eta eredu hezitzailea” ikastaroa “Guraso formakuntza 2018” proiektuaren barruan dago eta Elgoibarko gurasoei zuzenduta dago. Kultur Etxeko Hitzaldi gelan, egingo da 18:00etatik 20:00etara.
  • Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz edota honako formularioa betez.

Elgoibarko gurasoei zuzendutako “Guraso formakuntza 2018” proiektuaren barruan, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan, hurrengo ostegunerako, azaroak 15, “Atxikimendua eta eredu hezitzailea” izeneko urteko azken sesioa antolatu du. Ikastaroa elebiduna izango da eta Idoia Apaolaza psikopedagogak zuzenduko du. Bertan, parte-hartzaileek haurraren garapenean apegoak duen garrantziaren inguruan hausnartuko dute. Halaber, apego eta hezitzeko eredu motak aztertuko dituzte eta apego osasuntsua lantzeko estrategiak ere landuko dituzte.

Ikastaroa Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua) egingo da hurrengo ostegunean, azaroak 15, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz edota honako formularioa betez.