Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea; Gorka Garaizabal, Kirol Zinegotzia; Iosu Arraiz, Hirigintzako Zinegotzia eta Ramon Mugica, Udal kirol Patronatuko Zuzendaria, herriko kirol klubekin eta Eskola Kiroleko ikastetxeetako arduradunekin

Atzo Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea; Gorka Garaizabal, Kirol Zinegotzia; Iosu Arraiz, Hirigintzako Zinegotzia eta Ramon Mugica, Udal kirol Patronatuko Zuzendaria, herriko kirol klubekin eta Eskola Kiroleko ikastetxeetako arduradunekin elkartu ziren Elgoibarko Udaleko pleno aretoan "2019ko Kirolaren Europako Hiri"sarirako Elgoibarko hautagaitza dela  eta. Bileraren helburua, nagusiki, urte askotan zehar, herriko kirol-talde eta elkarteek egindako esfortzu eta lanak hautagaitza honetan izan duen garrantzia azaltzea izan da.

"Kirolaren Europako Hiri" saria Kirolaren Europako Hiriburua Elkarteak urtero ematen duen saria da eta beste batzuen artean, kirolaren balio unibertsalak udalerrietan sustatzea du helburu. ACES-Europek, azaroaren erdian emango du ezagutzera bere erabakia eta sari-banaketako gala, abenduaren hasieran ospatuko da Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan.