Los y las trabajadoras del Ayuntamiento  en Goenkale plaza

Gero eta gehiago dira Euskaraldiarekin bat egiten ari direnak eta Elgoibarko Udaleko langileak ez dira gutxiago izango. Asteazken honetan, urriak 24, udaletxe aurrean elkartu ziren euskararen erabilera sustatu eta bultzatzeko eta baita herritarrei ekimenean parte hartzeko deia zabaltzeko ere.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Euskal Herri osoan gauzatuko den ekimena da, euskaldunon hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabileran eragiteko helburua duena. Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan, bi modutara parte hartu ahalko dute 16 urtetik gorako herritarrek, "ahobizi" eta "belarriprest" bihurtuta, hain zuzen ere:

  • Ahobizi: Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, euskara ulertzen duten guztiei euskaraz egingo dien pertsona da ahobizi, baita kideek erdaraz erantzuten dutenean ere. Era berean, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten die (eta hauek ulertuz gero jarraituko dute euskaraz).
  • Belarriprest: Ekimenak irauten duen hamaika egunetan, dakienari berarekin euskaraz aritzeko gonbitea egingo dion pertsona da belarriprest, berak euskaraz zein erdaraz erantzun arren. Euskara ulertzea da gutxieneko baldintza, baina hitz egiteko gaitasunari dagokionez, hitz egiteko gaitasun txikia duten pertsonak eta oso ondo moldatzen direnak izan daitezke