Tailerra iragartzeko kartela

Urrian, “Kalte egiten diguten pentsamenduak” izango da hausnarketa taldean landuko den gaia. Elgoibarko Udalaren Berdintasun Sailak antolatutako tailerra izango da, Jabetza Eskola programaren barruan eskainiko den ekintzetako bat.
 
Urriaren 29an, astelehenean, 18:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da tailerra, eta emakumeen ahalduntzearen munduan, urte askotako esperientzia duen Loredi Salegi elgoibartarra izango da hizlaria. Bertan parte hartzeko ez da izenik eman behar: gazteleraz eskainiko da, eta doakoa izango da. Hori dela eta, herriko emakume guztiei egin nahi zaie bertan parte hartzeko gonbitea.
 
Epitekto filosofo greziarrak zioenez: “Ez digu gertatzen zaigunak eragiten, baizik eta gertatzen zaigunaz esaten dugun horrek”. Bereizketa hau funtsezkoa da geure burua ulertzeko. Ez da larria gertatzen zaiguna, baizik eta gertatutakoa ulertzeko modua eta horren aurrean dugun jarrera. Ezin dugu hainbat gauza gertatzea saihestu, baina era batean edo bestean erantzun dezakegu.