Elgoibarko Udalak,Lanbiderekin elkarlanean 4 hilabeterako 6 lanpostu deitu ditu:
  • Eginkizun anitzeko operariorako 4 lanpostu
  • Arkitektura edo arkitektuka teknikodun lanpostu bat
  • Administrazio laguntzailerako lanpostu bat
Lehenengo kasuan, dedikazioa lanaldi osokoa izango da, bigarren kasuan %90ekoa eta hirugarrenean %80koa. Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen barruan, Elgoibarko Udalak  guztira  61.131,89€ jaso ditu.Lanpostu hauetan izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideko egoitzan egin dezakete.
 
Informazio gehiago