Vicente Guinea Gonzalez de Artazaren argazkia
Gurutze Ariznabarreta Atxa

 

  • Argazki lehiaketan 31 herritarrek (17 emakumezko eta 14 gizonezko) egindako 135 argazki aurkeztu dira. 
  • Marrazki lehiaketan LH5eko 109 ikaslek hartu dute parte. 
  • Egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa abenduaren 12an izango dira, iluntzeko 19:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Argazki bakoitzaren egileak Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonua jasoko du.

Elgoibarko Udalak, Euskara Sailak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako 2019ko egutegirako argazki lehiaketaren lan irabazleak ezagutzera eman ditu. Guztira 31 herritarrek (17 emakumezko eta 14 gizonezko) egindako 135 argazki aurkeztu dira. Epaimahaiak, Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariek osaturik, 12 argazki aukeratu ditu egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.Argazki bakoitzaren egileak Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonua jasoko du.

Aurtengo gaia “Elgoibarko koloreak” izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izan da. Pertsona bakoitzak gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izan ditu, betiere, originalak eta formatu horizontalean ateratakoak.

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH 5eko 109 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute.

Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 12an izango da, iluntzeko 19:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Argazki lehiaketako saridunak:

  • Gurutze Ariznabarreta Atxa
  • Vicente Guinea Gonzalez de Artaza (3 argazki)
  • Izaskun Estibaritz Astarloa
  • Manuel Sanchez Conde
  • Ana Loyola Arriola (2 argazki)
  • José Ramón Cabrera Cid
  • María Expósito Murillo
  • Mikel Askasibar Errasti
  • Regina Isasti Amallobieta
  • Denis Saiz Saborido

Marrazki lehiaketako saridunak:

  • Naroa Ansola Ansotegui
  • Salsabil Salhi
  • Uxue Altzerreka Odriozola
  • Sara Mousaif Khoulaid
  • Aitana Gonzalez Araujo
  • David Cornel Schiau
  • Luken Viñaras Gomez
  • Nora Beitia Albarran
  • June Rodriguez Alvarez
  • Naroa Muguruza Iriondo
  • Laia Lopez de Sabando
  • Unax Tapia Olaizola
Marrazki sarituak
Marrazki sarituak2