Zine zikloaren kartela

Giza-Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena dela eta, Elgoibarko Herritarren Bizikidetza Taldeak eta Ongarri Zine-klubak Elgoibarko Udalarekin laguntzarekin giza-eskubideen zine zikloa antolatu du urriaren 18 eta 25ean (osteguna) Elgoibarko Herriko Antzokian.

Hilaren 18an Hector Faveren“Lesa Humanitat” memoria historiko eta justizia unibertsalari buruzko dokumentala emitituko da 21:30etan. Urriaren 25ean, 21:00etan, aldiz, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltari den "Europa Transit" proiektuaren baitan Belfasten filmatutako Xuban Intxaustiren “In dialogue” eskainiko da. Bi kasuetan sarrera doakoa izango da.