Tailerra iragartzeko kartela

Egitaraua (PDF)

Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, udalerriko Emakumeen Jabekuntzarako Coaching Tailerra jarri du abian bigarren urtez jarraian. Ekintza doakoa izango da, eta Kultur Etxeko Sotoan egingo da. Bi talde izango dira, bata gazteleraz (astearteetan), eta bestea, euskaraz (asteazkenetan). Guztira, 10 saioko (20 ordu) iraupena izango du tailer bakoitzak. Saioak, bestalde, honako egun hauetan izango dira: urriaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean, azaroaren 6, 13, 20 eta 27an eta abenduaren 4an (gazteleraz) eta urriaren 3, 10, 17, 24 eta 31n, azaroaren 7, 14, 21, eta 28an eta abenduaren 5ean (euskaraz), 18:30etik 20:30era.

Tailerra Eider Pérez coachak zuzenduko du, eta besteak beste, norbere buruaren ezagutza sustatzea eta emozioak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko baliabide pertsonalak erabiliz ahalduntzea da helburua.

Jabetze ikastaroa praktikoa izango da, eta helburua emakume bakoitza bere prozesuaren protagonista izatea da. Hori lortzeko, coachen munduko oso material interesgarriarekin osatutako saio dinamikoak eskainiko dira.

Izen ematea egiteko HAZera (Herritarren Arreta Zerbitzua) gerturatu beharko da, gaurtik irailaren 24ra bitartean. Plazak mugatuak izango dira, eta aurretik Jabetze Eskolako beste antzerako ikastarorik egin ez dutenek izango dute lehentasuna.

Izen ematea: HAZen (herritarren arreta bulegoa) / 943 741050 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..