2018-2019 ikasturtea hastera doa eta honekin batera, 2010.urtean abian jarri zen Oin Alai egitasmoa, ikasleak ikastetxeetara oinez joatea bultzatzen duen proiektua alegia. Hala, urtero bezala, ikastetxerako lehenengo eguneko bidea alaitzeko asmoz, trikitilariek umeen eskolako bidea girotuko dute. 
 
Urte batzuetan partaide kopurua txikia izan bada ere, azken bi urteotan ikastetxera oinez doazen ume kopurua igo egin da eta honek proiektua egonkortzea ekarri du. 
 
Ikastolak mantendu egiten du iazko ikasle kopurua eta boluntarioen kopurua ere igo egin da, egitasmoaren jarraipena bermatuz. Herri Eskolaren kasuan aldiz, egoera bestelakoa da, garraio publikoa eskaintzen duen heinean, askok ez dutelako Oin Alai zerbitzuaren beharrik. Hala, aurten, eta momentuz,  Herri Eskolako ikaslerik ez da izango. Hala ere, ikasle eta boluntario gehiago animatuz gero, proiektua berriro martxan jartzeko aukera ez da baztertzen. 
 
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe biek, eta bakoitzaren guraso elkarte eta kontseiluek, guztiz sinisten dute proiektuan eta argi dituzte egitasmoak sorrarazten dituen onurak zeintzuk diren, bai herrian, bai umeengan. Eta horregatik, parte hartzeko deia luzatzen dute.