Inprimatu

Aurtengo ikastaroak iragartzeko kartela

Beste urte batez, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, udazkenean, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei.

Izena emateko epea irekita dago, beraz, interesatuek beheko ikastaroetan klikatuta aurkituko dute informazioa eta baita matrikula egiteko aukera ere.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren diru-laguntzari esker, Udalak matrikularen kostu osoa ordaintzeko laguntza emango die Elgoibarko ikasle, langabe, pentsiodun eta jubilatuei, eta matrikula erdia ordaintzeko laguntza, berriz, lanean diharduten herritarrei. Diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatzen da, informazio gehiago Kultur Etxean (Euskara Sailean): 943 744366 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ikastaro eta jardunaldiei buruzko informazioa: Udazkeneko Eskaintza.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.