Ongi etorria udaletxean

  • Estatuko hainbat lekutatik etorritako 16 gaztek hartuko dute parte uztailaren bigarren hamabostaldian zehar garatuko den auzolandegi honetan. Boluntarioek, goizez egingo dute lan eta arratsalde eta asteburuetan aisialdi jardueretan hartuko dute parte.
  • Lanak, Moruko aztarnategi arkeologikoa balorean jartzeko atonketan etagazteekin gizarte-lanak egiteko lokal baten egokitzapenean oinarrituko dira.
  • Proiektu honen gauzatzeak elkarbizitza, tolerantzia, solidaritatea, partehartzea,kulturarteko ikaskuntza bezalako baloreak sustatzeko balio du.

 

Elgoibarko Udalak, uztaileko bigarren hamabostaldian zehar Auzolandegietan parte hartuko duten 16 gazteei ongietorria egin die arratsalde honetan. Auzolandegiak, Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan antolatutako ekimena da, zeinetan, gaztetalde batek euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzen duten. Proiektu honen gauzatzeak elkarbizitza, tolerantzia, solidaritatea, parte-hartzea, kulturarteko ikaskuntza bezalako baloreak sustatzeko balio du.

Ane Beitia Elgoibarko alkatea, Maialen Gurrutxaga Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zinegotzia eta Iosu Arraiz Hirigintza zinegotzia izan dira leku askotatik (Araba, Albacete, Bizkaia,Burgos, Kordoba, Gipuzkoa, Madril, Murtzia, Nafarroa, Toledo, Valentzia eta Zaragoza) etorritako gazteei ongietorria emateko ardura izan dutenak. Udalbatza aretoan ospatu den ekitaldian, Maialen Aranguren, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko teknikaria; eta arkeologia lanak egingo dituen Ander Arrese arkeologoa eta Pello Arrieta historialaria ere izan dira.

Lehenik eta behin, alkateak eskerrak eman nahi izan die parte hartzaile guztiei eta jarraian baieztatu du euren lana oso onuragarria izango da Elgoibarrentzat. Oroimen historiko, kultura eta ondarea gorde eta mantentzen laguntzeaz gain, ingurumenaren kontserbazioan lagunduko dute, taldean lan eginez eta euren arteko harremanak sustatuz naturaz gozatzen duten bitartean. Azkenik, egonaldion bat opa nahi izan die.

Moruko aztarnategi arkeologikoa balorean jartzea eta gazteekin lan egiteko lokalaren egokitzapena

Auzolandegian parte hartuko duten gazteek bi ekintza oso desberdinak egingo dituzte. Alde batetik, Moruko aztarnategi arkeologikoan arkeologo aditu eta Morkaiko Mendizale Elkartearen laguntzaz, gazteek, alde batetik, lurzoruaren bahetze lanak egingo dituzte, non seguruenik, aztarna arkeologi txikiak aurkituko dituzten (zeramika, adibidez) eta beste alde batetik, garbiketa-lanak egingo dituzte, beste batzuen artean. Halaber, egun ingurune irekiko esku-hartzean lan egiten duten hezitzaileekerabiltzen duten lokalaren zati baten egokitzapenean egingo dute lan. Hauek, margotze eta muralenegitean oinarrituko dira, Fill in cultureren zuzendaritzapean.

Zentzu horretan, Ane Beitia alkateak adierazi du "bi ekintzak bateratuta, gazteek, alde batetik, gure udalerriko landa inguruaz gozatzeko aukera izango dute, eta aldi berean, landa guneak egoera onean kontserbatzeko ekarpena egingo dute. Halaber, kale hezitzaileek haur eta nerabeekin egiten duten lanari, eta ondorioz, herritar guztiei onura ekarriko diete".

Aisialdi ekintzak arratsaldetan eta asteburuan zehar

Boluntarioek goizeko ordutegian egingo dute lan eta arratsaldeetan, bestelako aisialdi jarduerak egingo dituzte Kulturbide enpresako animazio talde batek zuzenduta. Taldeak hainbat ekintza proposatuko ditu, auzolandegiko partaideen eta auzolandegia hartuko duen komunitatearen arteko harremanak sendotzeko.

Halaber, udalerriko kultura eta ohiturak ezagutarazteko ekintzak antolatuko dira. Zentzu horretan, asteburuetan, irteerak egingo dira, inguruko guneak bisitatzeko. Izan ere, harrera egin ondoren, uztailaren 17rako Elgoibarko gune esanguratsuenak ezagutzeko bisita gidatua antolatu da, Pello Arrieta historialariaren eskutik.