harrijaso

Elgoibarko San Bartolome Jaiak direla eta, Baserritarraren egunean, abuztuak 26, larunbata, San Bartolomeetako XX. Harri-Jasotze Txapelketa burutuko da Kalegoen plazan.

Probak honako hauek izango dira, bi harri irregular:

  • Mintxeta harria (5 minutu )
  • Belaustegi harria (5 minutu)

Eta sariak hurrengo hauek izango dira:

  • 1. saria: 600 €, txapela eta garaikurra
  • 2. saria: 500 €
  • 3. saria: 400 €
  • 4. saria: 300 €
  • 5. saria: 200 €

Izena emateko epea uztailaren 27ra arte egongo da zabalik, goizez, Kultur Etxean. Parte hartzaileek 2 probetan hartu beharko dute parte. Bi probak baturik, harri-jasotze gehien egiten dituena izango da irabazlea.