airelibreko zinearen aurkezpena Kalegoen plazan

  • Proiekzioak uztaileko asteburuetan izango dira Kalegoen Plazan 22:30ean eta 500-700 bat lagunentzako lekua egongo da.
  • Guztira, fantasiaz, abenturaz eta umorez beteriko 10 film proiektatuko dira, definizio altuan. Nobedade gisa, eta urtez  urte gero eta zerbitzu hobeagoa eskaintzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak proiektore berria erosi du, irudiaren kalitatea are gehiago hobetuz.
  • Ziklo zinematografikoa ostiralean, uztailak 6, hasiko da, “El cuaderno de Sara” filmaren proiekzioarekin eta 29an bukatuko da “Path to Everest-Kilian Jornet” dokumentalarekin.
  • Pelikulen sinopsiak (PDF)
  • Kartelera

Aurten ere, herritarren udako gauak animatzeko xedez, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak, 28. urtez jarraian, aire libreko zinemako edizio berri bat jarri du martxan. Horretarako, uztaileko asteburuetan zehar fantasiaz, abenturaz eta umorez beteriko 10 film proiektatuko dira definizio altuan. Eskaintza zabal eta anitz honen bitartez, iazko edizioko bataz besteko 450 ikusle kopurua gainditu nahi da.
 
Programa zinematografiko hau uztailaren 6an hasi eta uztailaren 29an bukatuko da. Emanaldi guztiak 22:30ean hasiko dira Kalegoen Plazan, non Udalak 500 lagunentzako eserlekuak erraztuko dituen. Hala ere, inguruko tabernen laguntzaz 200 kide gehiagorentzako lekua egon daiteke. Emanaldiaren egunean, eguraldi txarra eginez gero, hurrengo egunera atzeratuko dira saioak. Nobedade gisa, eta urtez  urte gero eta zerbitzu hobeagoa eskaintzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak proiektore berria erosi du, irudiaren kalitatea are gehiago hobetuz.

 

Ikusle mota guztientzako filmak Gustu eta adin guztientzako proiekzioak egongo dira aurten ere.  Aire libreko zine emanaldiari "El cuaderno de Sara" pelikula arrakastatsuak emango dio hasiera uztailaren 6an. Egitaraua 7an jarraituko da, larunbata, "Coco" filmarekin.

Bestalde, bigarren asteburuan, ostirala 13 eta larunbata 14 "Piratas del Caribe: La venganza de Salazar" eta "Bebé jefazo" proiektatuko dira, hurrenez hurren. Hirugarren asteburuko larunbatean, hilak 21, euskara nagusi izango da Kalegoen plazan 6 urte baino gehiago dutenei zuzendutako “Lego Ninjago” filmarekin eta 22an, igandea, “Gru 3: Mi villano favorito” emitituko da. 
 
Atsedenaldi baten ondoren, Elgoibar berriro ere martxan jarriko da uztailaren 26an, osteguna, “La Bella y la Bestia” famatuarekin. Ostiralean, bestalde, uztailak 27, ikusleek "Guardians of the Galaxy 2" filmarekin gozatzeko aukera izango dute eta 28an, "Señor, dame paciencia"-rekin. Azkenik, igandean, uztailak 29, “Path to Everest-Kilian Jornet” dokumentalak amaiera emango dio aurtengo udako zinema zikloari.
 

%MCEPASTEBIN%