Juan Mugertza kalea

  • Proiektuak estalkiaren iragaizte lanak, kalearen urbanizazioa hobetzeko lanak eta San Roke eta karakolaren arteko pasabidea errazteko metalezko arrapala bat eraikitzeko lanak aurreikusten ditu.
  • Jarduketa hauek gauzatzeko aurrekontua 567.300 euro (BEZ barne) ingurukoa izango da, sei hilabeteko egikaritze epearekin.
  • Lizitazioa, Euskadiko Kontratazio Publikoa Plataforman

Elgoibarko Udalak Juan Mugertza kaleko zolaketa berritzeko lanen lizitaziorako deialdia zabaldu du. Proiektuak aparkalekuko estalkiaren iragaizte sistemaren berritzea eta kalearen urbanizazioaren hobetzea aurreikusten ditu. Ane Beitia alkatearen esanetan "honela, garajeko solairuan dauden hezetasun arazoak errotik kendu nahi dira aldi berean inguruneari itxura adeitsuago bat ematen zaiolarik, parterreak eta jardinerak bezalako elementu berdeak, altzariak eta bereziki pertsona nagusiei zuzendutako jolasgune bio-osasungarria instalatuz". Halaber, herritarren eskaerei erantzunez, proiektuak Juan Mugertza kalea, 1 zenbakiko atariarekin lotzen duen metalezko arrapala bat eraikitzea barne hartzen du, "karakoleko" pasabideari, jarraitasuna emanez.

 

Jarduketa hauek gauzatzeko aurrekontuak 567.300 euroak (BEZ barne) gainditzen ditu sei hilabeteko egikaritze epearekin. Udalak obrak uztailaren amaieran hastea aurreikusten du. Zenbateko horrek, aparkalekuen estalkiaren iragaizte lanek kostatzen duten eta auzokoek beraiek bere gain hartuko dituzten 210.000 euro baino gehiago barne hartzen ditu. Udal elgoibartarrak eta inguruko auzokideek izandako zenbait batzarretan lortutako akordio bat da.

Proiektuaren faseak

Proiektua 4 fase desberdinetan banatzen da eta egikaritzea mailakatua izango da denboran zehar.
Honakoak dira:

  1. Lehenengo faseak iragaizte lanak eta ekialdeko kalearen herenaren birzolaketa egiteko lanak hartzen ditu, gutxi gorabehera, San Roke kalea eta garajeko solairurako sarbidearen (barne) elkargunean. Fase honetan garajea ezin izango da erabili eta zeharkako tarte mugatu batean oinezkoen zirkulazioa bakarrik baimenduko da, eta ez une guztietan, igogailu publikoen arteko fluxua mantentzeko. Fase honen iraupena bi hilabetekoa izatea
    aurreikusten da.
  2. Bigarren faseak iragaizte lanak eta kalearen erdiko zatiaren zolaketa lanak hartzen ditu, garajeko solairuko sarrera eta irteera artean. Fase honetan aparkalekua berriro erabilgarri egongo da, baina beste era batera, izan ere ibilgailuak barrutira arrapala beretik sartu eta atera beharko baitira. Horregatik, semaforo sinkronizatuak ibilgailuak txandaka pasatzeko eta behin behineko seinaleztapena jarri beharko dira garaje barruan. Iraupena hilabete eta erdikoa izatea aurreikusten da.
  3. Hirugarren faseak iragaizte lanak eta kalearen azken ataleko zolaketa lanak hartzen ditu, aparkalekuaren irteera eta Juan Mugertza muturraren artean. Oinezkoen zirkulazioa mugatuko da, eta ez une guztietan, karakol pasabidea eta 1-3 zenbakietako atarietako eskaileren arteko loturara. Fase honen iraupena hilabete eta erdikoa izatea aurreikusten da.
  4. Eta azkenengoak kale guztiko lorezaintza lanak eta hiri altzariak hartzen ditu, baita azken lanak eta metalezko arrapala eta jolas bio-osasungarri guztiak martxan jartzea ere. Lan hauek ez dute eraginik izango kalearen ohiko funtzionamenduan, trafiko eta herritar guztientzat guztiz erabilgarri egongo da orokorrean. Une zehatz batzuetan bakarrik pertsona batek seinalatuko du ibilgailuen zirkulazioa. Era berean , azkenengo fase honetan  iragaizte lanak eta goi mailako azaleren zolaketa lanak gauzatuko dira, San Roke kaleari erantsitakoetan. Iraupena hilabete batekoa izatea aurreikusten da.

Juan Mugertza kalea