partaidetza
  • Herritarrek udalaren jardunean ahotsa izan dezaten, Elgoibarko Udalak prozesu parte hartzaile bat jarriko du martxan datorren astelehenean elgoibartarrek mahaigaineratzen diren 8 proiekturi lehentasuna emateko.
  • Elgoibarren erroldatuta dauden pertsona guztiek, 16 urte edo gehiagoak parte hartu ahal izango dute. Epea ekainaren 18tik 30era egongo da zabalik eta aurrez aurre edota on line bidez parte hartzeko aukera izango da, formulario honen bitartez.

 

Elgoibarko Udalak, herritarrek udal politiken diseinuan partehartzea nahi du, herritarren kolaborazioa izan nahi du. Hala jasotzen du 2016-2019rako onartutako Legealdi Planak. Partaidetza bidezko aurrekontuak, herritarrak udal-kudeaketan inplikatzeko tresna dira. Hala, auzotarrei udalaren jardunean ahotsa emateko helburuarekin, Elgoibarko Udalak prozesuparte hartzaile bat abiaraziko du datorren astelehenean, 2019ko udal aurrekontuak osatzeko.

 

Udalak guztira 200.000 euro bideratuko ditu herritarrek lehenesten dituzten proiektuak gauzatzeko. Elgoibartarrek, mahaigaineratzen diren 8 proiekturi buruz beraien lehentasunak adierazteko aukera izango dute.

Ane Beitia alkatearen esanetan, "herritarrak komunitate baten parte dira, eta Udalak lanean jarraituko du herritarrak hala senti daitezen. Horregatik, udalarentzat Elgoibarren aurre egingo diegun erronka handienak guztion artean zeintzuk diren erabakitzea oso garrantzitsua da. Gure helburua guztion artean Elgoibar hobeago bat eraikitzea da eta horretarako elgoibartarron iritzietatik abiatu nahi dugu".

Parte hartzeko metodoak eta datak

Elgoibarren erroldatuta dauden pertsona guztiek parte hartu dezake, betiere, 16 urte edo gehiago edukiz gero. Parte hartzeko bideei dagokionez, hurrengoak azpimarratu behar dira:

Aurrez aurre: formulario bat bete eta hurrengo lekuetan tokietan utziz:

  • Honako leku hauetan kokatutako kutxatilak:
    • Gotzon Garate Udal Liburutegia.
    • Jubilatuen Etxea.
    • Kultur Etxea.
    • Herritarren Arreta Zerbitzua.
    • Olaizaga Kiroldegia.
  • Kalegoen plazan jarritako karpak.
    • Egunak: ekainaren 22an eta 23an .
    • Ordutegia: 11:00etatik 14:00 etara eta 16:00 etatik 19:00etara.

Online:

Partaidetzarako irizpide eta arauei dagokionez, proiektu guztiei eman beharko zaie puntuazioa, garrantziaren arabera herritar bakoitzaren irizpideari jarraiki, 1etik 8ra, 8 balio handiena izanda.Parte hartzeko epea ekainaren 18tik 30era izango da (biak barne).

Guztira 8 proiektu bozkatuko dira:

Aizkorri eta Urazandi lotuko dituen oinezkoen pasealekua. Kostu zenbatetsia: 55.000 euro

Aizkorri eta Urazandi auzoen artean bidexka bat dago, eta bertatik, egunero-egunero igarotzen dira udalerriko bizilagunak. Proiektuaren bitartez, bide hori berrurbanizatu, egokitu eta bere onera ekarriko da, Elgoibarko auzoen arteko lotura hobea izateko eta, halaber, udalerriko ibilbide osasungarrien sarea sustatzeko.

Aparkatzeko eremuak monitorizatu eta horiei buruzko informazio-panelak jartzea AitaAgirre plaza, Uparitzaga, Trenbide, Sigma... Kostu zenbatetsia: 60.000euro

Antzeman ahal izan denez, ibilgailuek egiten duten ibilbidearen zati handi bat aparkalekubila egiten dute. Egoera horri erantzuna eman nahian, proiektuak udalerriko zenbait aparkaleku monitorizatzeko asmoa du, aparkalekuak aurkitzen laguntzeko eta autoek beharrik gabe egiten dituzten ibilbideak ekiditeko. Irtenbide hori oinezkoentzat ere onuragarria izango da ahal den neurrian trafikoaren kalteak saihestuko baitira.

Bernardo Ezenarro kalea berrurbanizatzea. Kostu zenbatetsia: 50.000 euro

Proiektuak, trafikoari dagokionez, noranzko bakarreko kale bilakatuko du Bernardo Ezenarro kalea. Jarduketa honi esker, espaloia zabaldu egingo da eta anbulatorio eta osasun-zentroaren arteko zebra-bidetik igarotzen diren oinezkoen segurtasuna handitu. Horretaz gain, galtzadaren alde batean aparkalekuak sortu ahal izango dira.

Hilotz-hondarrak eta errautsak biltzeko kolunbario bat egitea hilerriaren alde berrian.Kostu zenbatetsia: 90.000 euro

Hilotz-hondarrak erretzea gero eta ohikoagoa izateaz gain, zenbait familiak eskatu dute senitartekoen hezur-hondarrak gordetzeko aukera izatea behin emakidako horma-hilobiekduten 10 urteko epea amaituta. Bi arrazoi horiek aintzat hartuta, hilerriaren alde berrian kolunbario bat eta hezurtegi bat egiteko aukera proposatu da. Horrela, etorkizunari begira,beste zenbait jarduketa egin ahalko dira hilerrian, orain horma-hilobiek betetzen duten espazioa berreskuratu eta lorategi bilakatzeko aukera egongo da eta.

Azokan 0-3 urte bitarteko haurrentzat areto bat egitea/egokitzea. Azoka plazanedoskitzeko gunea egokitzea, salmenta-postuak beste era batean banatuta. Kostuzenbatetsia: 65.000 euro

Proiektu honen helburua bikoitza da. Alde batetik, gaur egun azokan hutsik dauden postuakaprobetxatuz, 3 urtez beheragoko umeak dituzten gurasoentzat esparru egoki bat sortzea proposatzen da. Bestetik, euritik eta hotzetik babestutako lekua egokituko da, eta bertan,azoka plaza dinamizatzen eta merkataritza sustatzen lagunduko du.

Haur-parke bat sortzea Pedro Mugurutzako 8. zenbakian. Kostu zenbatetsia: 65.000 euro

Azken urteotan haur-parke batzuk atondu dira herrian zehar. Beste parke baterako zenbait kokapen posible (Gabriel Kurutzelaegi, Artetxeko etxeak, eta abar) aztertuta eta dauden zailtasunak, teknikoak, batez ere, (garajeak, inpermeabilizazioak) ikusita, parkea Pedro Mugurutza plazan, 8.zenbakian, egiteko aukera mahaigaineratu da, modu horretan Gabriel Kurutzelaegi, Artetxeko etxeak eta Pedro Mugurutza eremuari zebitzu emanez.

Aurrealde huts eta narriatuetan horma-irudiak margotzea. Kostu zenbatetsia: 24.000 euro

Udalerrian badaude azalera leun handiko hainbat etxe-aurre, horma edota esparru, behin baino gehiagotan grafiti nahiz pintadarako lekua izan direnak eta erakargarriak ez izateaz gain, ekiditeko moduko eremuak ere izan daitezkeenak. Proiektu honen asmoa da hormahorietako batzuk berreskuratzea atseginago bilakatuko dituzten horma-irudien bitartez.

Bolatokiko parkea berrurbanizatzea. Kostu zenbatetsia: 100.000 euro

Bolatokiko plaza, gaur egun, igarolekua da eta ez da askotan erabiltzen egoteko leku gisa. Espazio hori bizilagunen aisialdirako erabilitzeko asmoz, plaza berrurbanizatzea proposatu da, argitsuago eta erakargarriago bilakatuz. Horrela, udalerriaren erdigunean egoteko eta jolasean aritzeko eremu berri bat sortuko da.