Oin Alai 2017 1
Oin Alai 2017 2
Oin Alai 2017 3

Bihar, ekainak 15, bederatzigarren urtez jarraian, Oin Alai programaren ikasturte bukaerako festa ospatuko da Elgoibarren. Aurten, ohiko eskolarako bidea Mauxitxa txarangak eta Elgoibarko trikitilariek alaituko dute. Txaranga, Kalegoen plazan 8:30ean  batuko da eta trikitilariak Basarteko geltokian 8:30ean.

Udalak, Herri Eskolak eta Ikastolak antolatutako ikasturte amaierako jai honek, umeen eskolarako bidea alaitzeaz gain beste helburu bat du: hurrengo ikasturterako izena emateko epea irekitzea, alegia, ume zein boluntarioena. Zentzu horretan, boluntarioen artean, esker bereziak  eman behar zaizkio hasieratik proiektuan parte hartu duen Jose Mari Igartuari. Aitona 2010-2011 ikasturtean hasi zen boluntario gisa, eta geroztik, egunero parte hartu izan du ekimenean.

Azkenik, antolatzaileek herritar guztiei dei egin nahi diete Oin Alai programaren ikasturte bukaerako festan parte har dezaten eta hurrengo ikasturtean proiektuan parte har dezaten.