Proiektuaren aizeko bista

  • Guztira hiru enpresa aurkeztu dira martxoan abiarazitako lizitazio prozesuaneta Jovino Martinez Sierraren proposamenak izan du puntuaziorik handiena.

 

Elgoibarko Udalak beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman du Olaizaga Udal Kiroldegiko igerileku estaliak handitzeko. Udalak, aste honetan Jovino Martinez Sierra enpresari esleitu dio proiektuaren idazketa. Diru-kopuruari dagokionez, 46.000 euro (BEZa kanpo) izango ditu proiektuaren erredakziorako eta beste 28.000 euro (BEZa kanpo) obra zuzendaritzarako. Guztira hiru enpresa aurkeztu dira martxoan abiarazitako lizitazio prozesuan eta Jovino Martinez Sierraren proposamenak izan du puntuaziorik handiena, bai arlo teknikoan, bai ekonomikoan ere. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 125.000 eurokoa zen (BEZa kanpo). Enpresa lizitatzaileak gehienez 4 hilabeteko epea izango du proiektua idazteko eta desgloseahurrengoa izango da:

 

  • Kontratua indarrean sartu eta 30 eguneko epea izango du gehienez OINARRIZKO proposamena aurkezteko. Fase honetan, proiektua idazteko beharrezkoak diren datuguztiak jasoko dira.
  • Era berean, fase honetan, kirol ekipamenduen erabileran adituak diren eragileekin elkarrizketak egingo dira eta espazioa berrantolatzeko ideiak eta proposamenak mahaigaineratuko dira, sauna eta terma gune bat barne.
  • Udalak proposamena onartu ostean, enpresak 30 eguneko epea izango du gehienez oinarrizko proiektua entregatzeko.
  • Fase honetan oinarrizko proiektu mailan, honakoak garatuko dira, besteak beste: eraikinaren ipintzea eta inguruaren berrantolaketa, igerileku-ontzi berria eta horientzat baliagarriak izango diren instalazioen eraikuntza, dauden aldagelen eraberritzea eta berrienhanditzea, gela lagungarriekin osatuz.
  • Behin Udalak oinarrizko proiektua onartuta, enpresak 2 hilabeteko epea izango dugehienez exekuzio eta jarduera proiektua entregatzeko.

Udalak, hurrengo urtean zehar obra lizitatu eta obrak hastea aurreikusten du. Azaldutako jardueren ondorioz, eraikinak bere kanpoko irudian ere aldaketak jasango ditu. Besteak beste, eraikinaren hego-ekialdeko alderdian bolumen angeluzuzen berri bat eraikiko da eta bere fatxadetariko batek leiho handi bat izango du, igerileku berriari argi naturala sartzen utziko diona. Honez gain,azpimarratu beharra dago, igerileku estaliak handitzeko proiektu honek, etorkizunera begira, gaur egungo igerilekuen eta kiroldegiaren beraren berrantolaketa burutzeko aukera ematen diola Udalari. Elgoibarko udalerriak 18 kirol elkarte eta 300 ikasle baino gehiago ditu inskribatuta. Udal instalazioek 3.500 pertsona abonatu baino gehiago dituzte eta urteko 100.000 erabilpen bainogehiago. Zenbaki hauek, udalerrian dauden kirol instalazioek pairatzen duten intentsitate handiko erabileraren erakusgarri dira.

Proiektuaren aizeko bista
Proiektuaren aizeko bista
Proiektuaren aizeko bista