entsegu lokala

  • Udalak 150.000 euro baino gehiago inbertituko ditu Pedro Muguruza eskolanUdalak 150.000 euro baino gehiago inbertituko ditu Pedro Muguruza eskolanudalerriko musika eta kultur taldeentzako entsegu lokalak eraikitzeko.
  • Egokitzapen lanak aurreko astean hasi ziren eta gelak urrirako herritarrentzaterabilgarri eta eskuragarri egotea aurreikusten da.

 

Udalerriko kultura musikala sustatzen eta elgoibartar gazteen parte-hartzea bultatzen jarraitzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak espazio berri bat sortuko du Pedro Muguruza ikastetxean tokiko taldeek erabil dezaten. Udalak gaur egun sotoan hutsik dagoen lokaletako bat erabiliko du bost entsegu gela intsonorizatu eraikitzeko, bakoitza 20 metro karratukoa.

 

Horretarako, Udalak 153.000 euro inbertituko ditu guztira (B.E.Z.a kanpo) eta Murgil Eraikuntzaenpresa ari da lanak burutzen. Obrak, aurreko astean hasi ziren eta lau hilabeteko iraupena izango dute. Gelak urrirako herritarrentzat erabilgarri eta eskuragarri egotea aurreikusten da.

Elgoibarko Udalak badaki zer nolako zaletasuna dagoen udalerrian musikarekiko, izan ere, 2001ean Musika eta Dantza Eskolako eraikina sortu zen, non gaur egun, 23 irakaslek solfeoa, dantza eta instrumentu ugariko klaseak eskaintzen dizkieten 541 ikasleri. Asko dira udalerrian dauden tokiko talde eta bakarlariak, horietako batzuk, gainera, eskolako ikasleak izan dira. Ane Beitia alkatearen esanetan,"kultura sailean 15 talde inguru ditugu kontabilizaturik. Hainbestekoa da eskaera, non horietako talde askok entseguak egiteko lekurik ez duten eta hortaz, Elgoibarretik kanpo joan behar dira   bestelako aukeren bila". Horregatik, hain zuzen ere, "esparru horretan dauden zailtasunenjakitun, Udalak, ahal duen neurrian, laguntza eskaini nahi die, entseguak egiteko toki bat eskainiz eta zergatik ez, gure herrian etorkizunean ospatuko diren kontzertuetan beren parte-hartzea sustatuz".

Irailerako, deialdi bat irekiko da entsegu-lokal horiek erabili nahi duten tokiko taldeek izena emandezaten.

Udalak, Elgoibarko ekintza kulturalekin erlazionatutako jardunak aurrera eraman ahal izateko lekuakUdalak, Elgoibarko ekintza kulturalekin erlazionatutako jardunak aurrera eraman ahal izateko lekuakeraberritu izan ditu aurretiaz. Ildo horretan, Aita Agirre eraikina eraberritzen ari da Elgoibarkoudalerriarentzat komunitate-ekipamendu bat egiteko, bertan, udalerriko kultur jarduerarekinzerikusia duten erabilerak burutu ahal izateko. 

entsegu lokala
entsegu lokala