Agenda 21 partehartzaileak Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan

  • Elgoibarko alkateak eta Elgoibarko Udaleko zinegotziek Ikastola, Herri Eskola eta Aurreiturre Institutuaren ordezkari gisa Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten 60 herriko ikasle hartu dituzte.
  • Ekitaldia gaur izan da, maiatzak 22, asteartea, 11:00etan Elgoibarko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan
  • Aurtengo ikasturtean ikasleek "Ura eta Deba ibaia" gaia landu dute.
  • Udalak eta ikasleek hartutako konpromisoen aurkezpena (PDF)

Ane Beitia Elgoibarko alkateak, losu Arraiz, Blanca Larrañaga, Andrea Arriola zinegotziek eta lñaki Galdos udal idazkariak, beste batzuen artean, gaur goizean, maiatzak 22, Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten herriko ikasleak hartu dituzte Osoko Bilkuren Aretoan.

Osoko Bilkuran guztira, Ikastola, Herri Eskola eta Aurreiturre Institutuaren ordezkari gisa, 60 ikaslek parte hartu dute eta 16 proposamen aurkeztu dituzte. Halaber, aipatu beharra dago, Meka eta IMH ikastetxeek ere parte hartu dutela proiektuan. Debabarrenako Eskola Agenda 21 Inguru gela eta Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean egiten da. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak diruzlaguntzen du

Aurtengo ikasturtean ikasleek "Ura eta Deba ibaia" gaia landu dute eta horretarako, urtean zehar ekintza ugari burutu eta udalerrian hobetu beharreko puntuak identifikatu dituzte. Osoko Bilkura Berezi hau bere proposamenak ezagutarazteko eszenatoki izan da.

Udal ordezkariek ikasleen eskaera eta proposamenak adi entzun dituzte eta banan-banan erantzun dituzte. Amaitzeko, topaketaren garrantzia azpimarratu ondoren, eskerrak eman dizkiete denei egindako lanagatik eta datorren urtera arte agurtu dituzte. Bukatzeko. Udalak luntx osasuntsua eskaini die.

Agenda 21 Plenoa
Luntxa
Agenda 21 plenoa

2017ko proposamenak, martxan

laz, ikasleek biodibertsitatearen gaia landu zuten. Urtero bezala, euren proposamenak aurkeztu zituzten. Horietako gehienak aurten betetzen ari dira, edota laster beteko dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste:

  • Balkoietan loreak jarri erlategiak sustatzeko. Hortik sortu da. hain zuzen ere. balkoiak eta leihoakapaintzeko lehiaketa
  • Moru mendiko brontze garaiko aztarnategia atondu. Egun Moru mendiko gailurreko aztarnategi arkeologikoaren eta bere mendi-hegalean dagoen Burdin Aroko herrixkaren aztarnak balorean jartzen ari da. Horretarako, pinuak talatu eta Moruko Burdin Aroko defentsa gunea zein gailurra iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duen lubakiaren ibilbidea mugatzeko indusketa lanak egingo dira
  • Oso erakargarriak ez diren fatxadak gutxitu. Diru-Iaguntza lerro berri baten bidez, Elgoibarko Udalak 75.000 euro bideratuko ditu fatxadak eraberritzeko.
  • Elgoibarko paisaiaren eremu degradatuen inbentarioa eta berreskuratzeko plangintza egin. 8urtetan burutzeko ekintzak zehazten dituen Paisaia plan bat prestatu da. Guztira 28 ekintza biltzenditu, horien artean, nabarmentzekoa da 2018an bertan martxan jarriko den kontrolgabeko isurketaguneak ixtearen ingurukoa.