Bilketa

Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak, herritarrak bultzatu nahi dituzte, maiatzaren 25ean eta 26an, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak egingo duen Elikagai Bilketan parte har dezaten.

Hala, txandak antolatuko dira, bai ostiralean, bai larunbatean, Elgoibarko BM supermerkatuan (lehen Netto zena) 9:30etatik 21:30etara arteko ordutegi etengabea betetzeko. Txanda egiteko ordutegiak boluntario kopuruaren arabera antolatuko dira.

Elgoibarren, Elikagaien Bankuari boluntario lanak egiten lagundu nahi dioten pertsonek ahalik eta azkarren eman beharko diote horren berri 688679456 telefono zenbakira deitu 11:00ak eta14:00ak bitartean.

Boluntarioen laguntza ezinbestekoa da; izan ere kanpainaren arrakasta hertsiki lotuta dago saltokieta ordutegi guztiei aurre egin ahal izateko behar diren boluntarioen kopuruarekin. Horretaz gain,pertsonen prestutasunak kanpainaren gestioa erraztuko du.

OHARRAK:

1.- Boluntarioen eginbeharrak: Txaleko bereizgarriak jantzita, merkataritza-gunean sartzen direnei, poltsa bat eskaini eta poltsa janariarekin bueltatzera gonbidatuko dituzte. Ondoren, poltsak jaso eta dohaintzan emandakoa propio prestatutako enbalajeetan jarriko dute.

2.- Elgoibarren, 2014 urtetik hona, adingabeekin batera parte har daiteke elikagaien bilketan,betiere, pertsona horiek balioetan hezteko helburuarekin.

3.- Adingabeek parte hartu ahal izan dezaten, ezinbestean, pertsona heldu baten ardurapean egonbeharko dute. Nolanahi ere, neska-mutikoak boluntario gisa izena eman beharko dute, gainerako boluntarioei bezala, asegurua egin diezaieten.