robotika dibertigarria logotipoa

  • Udalerriko industria sektorea bultzatu eta eremu tekniko zein teknologikoetanUdalerriko industria sektorea bultzatu eta eremu tekniko zein teknologikoetangoi-mailako kualifikaziodun profesionalen alde egin nahi duen ekimen hauekainaren 3an egingo da Maala parkean I I :30ak eta 13:30ak artean.
  • Jarduerak doakoak izango dira eta parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik,Jarduerak doakoak izango dira eta parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik,izena eman beharko dute, maiatzaren 25a baino lehen, honako helbideandagoen inprimakia betez: http://bit.do/robotikadibertigarria
  • Kartela (PDF) eta Diptikoa (PDF) 

Elgoibarko Udalak, sustapen ekonomikoa eta enplegua sailaren bitartez, Robotika Dibertigarriaren II. Feria antolatu du ekainaren 3rako, udalerriko industria sektorea bultzatu eta eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako kualifikaziodun profesionalen alde egin nahi duen ekimena, alegia. Robotika Dibertigarria 7 eta 13 urteen arteko ikasleei zuzenduta dago eta Maalako parkean ospatuko da 11:30etatik 13:30etara.

Elgoibarko Udalak aspalditik dabil udalerriko industri sektorea bultzatzeko lan egiten. Izan ere, argi dauka, bizilagun askoren ongizate ekonomikoa eta soziala, hemengo enpresa eta pertsonek sortzen duten aberastasunean oinarritzen dela. Zentzu horretan, Ane Beitia alkatearen esanetan "Elgoibarko enpresek urte asko daramatzate maila teknologiko handiko proiektuen aldeko apustua egiten eta horretarako, eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak behar dituzte". Beraz, beharrizan hau badagoela jakinda "Elgoibarko Udalak udalerriko gazteekin txikitatik lan egiteko jarduerak bultzatzen ditu", gehitu du Beitiak.

Jarduna bi tailerrez eta erakusketa batez osaturik egongo da, non urtean zehar Elgoibarko tailer teknologikoetan parte hartu duten ikasleen lanak erakutsiko diren. Tailerrei dagokionez, gazteek programazioarekin eta robotikarekin, lotutako proiektuak burutuko dituzte modu dibertigarrian eta jolas-giroan.

7-9 urteko umeentzat bi tailer antolatu dira. Batean, KODU Game Lab tresna erabilita, bertako pertsonaiei eta mugimenduei esker, euren mundua diseinatzen ikasiko dute eta bestean, LEGOWEDO 2.0 aplikazioarekin lehenengo robota munta eta programatuko dute, honen funtzionaltasuna hobetzeko irudimena erabiliz.

10-13 urteko gazteek, aldiz, Scratch bidez gailu elektrikoak programatuko dituzte eta LEGO Scratch bidez gailu elektrikoak programatuko dituzte eta LEGOMindstorms EV3-rekin robota aldatu eta programatuko dute aurrez planteatutako erronka lortzeko. Tailerrak doakoak izango dira eta talde bakoitzean, gehienez, 8 ikaslek hartu dezakete parte. Interesatuek, maiatzaren 25a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako, ondokohelbidean dagoen inprimakia bete beharko dute: http://bit.dolrobotikadibertigarria

Informazio gehiagorako: 94374 10 50 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.