Osasunlarrialdiak

  • "Osasun larrialdiak seme-alabekin. Nola jokatu?" ikastaroa "Guraso formakuntza 2018" proiektuaren barruan dago eta Kultur Etxeko Hitzaldi gelan, egingo da asteazkenean, maiatzak 9, 18:00etatik 20:00etara.
  • Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz edota formulario hau betez.

Elgoibarko gurasoei zuzendutako "Guraso formakuntza 2018" proiektuaren barruan, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko "Arreiturrekoak" Guraso Elkartearekin lankidetzan, maiatzaren 9rako, asteazkena,"Osasun larrialdiak seme-alabekin. Nola jokatu?" izeneko sesio berria antolatu du. Ikastaro teoriko-praktiko honetan, parte-hartzaileek umeekin sortu daitezkeen larrialdi baten aurrean nola jokatu ikasiko dute pediatria zerbitzuaren eskutik.

Gurasoek bihotz-biriketako bizkortze, trabatze, sinkope, asma atake, eta abarren kasuan, berehala erantzuteko eta jarduteko ezagutzak eskuratuko dituzte. Halaber, panpinekin egingo dituzten ariketa anitzen bidez ikasitakoa praktikan jarriko dute.

Ikastaroa Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua) egingo da hurrengo asteazkenean, egingo da hurrengo asteazkenean, maiatzak 9, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz edota honako formularioa betez.