Inprimatu

tkgune lehiaketaren aurkezpena

Gaur, apirilak 16, goizeko 11.00etan Ane Beitia Elgoibarko Alkateak eta IMHko arduradunek Elgoibarko Udaletxean enpresa industrialen ideia lehiaketaren 5. edizioa aurkeztu dute. IMHren partetik Aitor Muniozguren Administrazio Zuzendaria eta Roberto Altzerreka Lehiaketaren arduraduna izan dira aurkezpenean. Lehiaketaren babesleen aldetik Amaia Epelde, Elgoibarko Rural Kutxako ordezkariak parte hartu du ekitaldian.

Izaera industriala duen lehiaketa honek bi sari ematen ditu: enpresa-industrial ideia onenari, eta lanbide heziketako ikasle ohi batek aurkeztutako enpresa industrial ideia-onenari, hurrenez-hurren 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko. Diruaz gain babesa ematen du: Azpiegitura industrialak uzten ditu eta adituen laguntza eskaintzen du ideia hobetu eta gauzatzen laguntzeko, ekintzaileen arrisku ekonomikoa txikitzen du, hau da, enpresa industrialen abiatzea laguntzen du.

Izaera industrialeko sari bi aurreikusi dira; Enpresa Industrial Onenaren sarituak 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...). Beste saria, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari emango zaionak 2.000€ jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 50 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.