Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Gizarte Zerbitzuen Sailak entzunaldi publiko hau egingo du, behar bezala identifikatutako herritarrek, erakundeek eta elkarteek, hala nahi izanez gero, 2018ko apirilaren 6tik 27 arte, iritziak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten, ondoren zehaztuko den PARTAIDETZA BIDEREN BAT erabilita:

  • Iritziak eta iradokizunak ondoko helbide elektronikora bidaliko dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Iritziak eta iradokizunak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) kokatuta dagoen Elgoibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira: Santa Ana kalea 2

GIZARTE LARRIALDI EGOERAK ARTATZEKO DEBA KOSTA AZPIESKUALDEKO HARRERAETXEBIZITZA ARAUTZEN DUEN ARAUDI PROPOSAMENA (PDF)