Kanpuseko neska mutilak Olaizaga kiroldegian

Goizeko 9:30eta eman zaio hasiera Olaizaga Kiroldegian Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatutako Aste Santuko Kirol Campusari. Kirol jarduerak apirilaren 6ra arte luzatuko dira eta aurten, guztira 60 haurrek hartuko dute parte, inoiz baino gehiago. Herri kirolak, hockeya, beisbola, igeriketa, eskalada, atletismoa, padela, tenisa edo futbola bezalako kirol jarduerez gozatzeko aukera izango dute egunotan.