zuhaitzeguna

Herri Eskolako eta Ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek gaur, martxoak 22, Zuhaitz Eguna ospatu dute, Udaleko Ingurumen Sailak orain dela ia hogeita bost urte martxan jarri zuen ekimena, hain zuzen ere.

Aurten, 125 ikasle inguruk, Melitoneko errotonda ondoko berdegunean hogeita hamar zuhaitz landatu dituzte, udalaren lantaldeko langileen laguntzarekin besteak beste: haritzak, urkiak, gorostiak eta lizarrak.

Hala, 2018ko Zuhaitz Egunean parte hartu dutenek jarraipena emango diote, beste ikasle batzuek, aurreko ikasturteetan, bertako baso bat sortzeko abian jarri zuten lanari.