Txankakua merakatarien elkarteak antolatutako feria bat

  • Proiektuak, Eusko Jaurlaritzaren, Txankakua merkatarien elkartearen eta Barren azoka elkartearen babesa jaso du eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea garatzea eta sendotzea du helburu.
  • Lan prozesua herritarrekin zein sektorearekin batera aberasteko xedearekin, Udalak parte hartze bide desberdinak jarri ditu martxan, inkestak, web orrialde berezi bat, mahai inguruak eta saioak besteak beste.

Elgoibarko Udalak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin , Txankakua merkatarien elkartearekin eta Barren azoka elkartearekin elkarlanean, herriko Merkataritza Biziberritzeko Plan berezia abiatu du. MPBa, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea garatzeko eta sendotzeko helburua duen modernizazio eta lehiakortasun tresna bat da.

Sektore hauek, Elgoibarko Udalarentzat, udalerriko osagai garrantzitsuak dira, herriari bizitza eta kohesioa emateaz gain, aberastasuna eta enplegua sortzen baitute. Elgoibarko Alkatea den Ane Beitiaren esanetan proiektuaren helburua, merkataritza lehiakorrago, profesionalago eta kalitate handiagokoa izateko beharrezkoak diren ekintzak jasoko dituen plan bat definitzea da. Elgoibarko errealitatea ikusi nahi dugu sektorearekin berarekin batera, bere jokabideak eta ohiturak ezagutzeko eta herritarren beharrizanak asetzeko":

Ikertalde Talde Aholkularia izango da ikerketa burutzeko ardura izango duen enpresa, merkataritza eskaria eta eskaintzaren azterketa prozesu desberdinen bitartez. MPBa bi fasetan banatuko da. Alde batetik gaur egungo tokiko komertzioaren eta ostalaritzaren egoeraren diagnosi sakon bat egingo da, eta hori egin ostean, sektorea dinamizatu eta indarberritzeko jarduera desberdinak proposatuko dira.

Diagnosia osatzeko, guztira 350 inkesta egingo dira, bai telefonoz bai kalean, herritarren artean, beraien erosketa ohituren eta herriko beste hainbat konturen iritzia zein den galdetuz: irisgarritasuna, mugikortasuna, etab. Era berean, herriko dendari, tabernari eta zerbitzuetako profesionalei ere elkarrizketak egingo zaizkie, herriko dinamizazio eta animazioaren inguruan, eta euren negozioen kudeaketaren inguruan.

Parte hartze bideak

Prozesu honetan zehar, bai herritarren, bai sektorearen parte hartzea oso garrantzitsua izango da. Guzti horregatik, Elgoibarko Udalak, lana aberastu eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko guztion artean ahalik eta plan egokiena eraiki ahal izateko xedez, parte hartzeko hainbat kanal antolatu ditu:

Gainera, herritarrei eta sektoreko profesionalei aurrez aurre egingo zaizkien inkestez gain, proiektuan zehar, merkatariek online bidezko inkestak egiteko aukera ere izango dute eta mahai inguruak eta saioak ere antolatuko dira. MBPren eta proiektuaren inguruko informazio guztia kontsultatzeko eta ekarpen konkretuak jasotzeko, webgune berezi bat sortu da. Webgune honetara Udaletxeko web orrialdearen bitartez sar daiteke  edota ondorengo link honen bitartez: https://sites.google.com/site/percoelgoibar/ Honez gain, Udalak 943 423 261 telefonora deitzeko aukera ere eskaintzen du, beharrezko argibideak emateko.

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko sailetik adierazten duten moduan, aukera berrien bilaketa honetan, sektorearen inplikazioa eta dinamizazioa ezinbestekoak izango dira eta Udalak bere laguntza eskainiko die bide horretan zehar.