Nordic Walking

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak aurreko bi hilabeteetan antolatuko Ipar Martxa (Nordic Walking) ikastaroek izan duten arrakasta ikusita, martxoaren 24an, 10:30etatik 12:30etara saio berri bat antolatuko da.

Saioari Mintxetan emango zaio hasiera eta  Sallobenteko gunearen inguruan burutuko da ibilbidea. Aurrekoetan bezala, hastapen ikastaro bat izango da, beraz, beharrezkoak diren makilak antolatzaileek utziko dituzte.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek Olaizaga Kiroldegian edo Mintxetan eman dezakete izena martxoaren 21a baino lehen. Udal Kirol Patronatuko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 15 euro.