2018ko egutegiko azala

  • Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketako gaia ELGOIBARKO KOLOREAK izango da.
  • Lehiaketan parte hartu nahi dutenek argazkiak aurkezteko azken eguna 2018ko urriaren 10a izango da, Kultur Etxean edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.
  • Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.
  • OINARRIAK (PDF)

Aurten ere, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, 2019ko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du datorren urteko egutegia osatuko duten Elgoibarko argazkiak hautatzeko helburuarekin. Lanon gaia Elgoibarko Koloreak izan beharko da eta ez dira onartuko kokapenari buruzko informaziorik ematen ez duten argazkiak. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu, hala ere, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanek originalak beharko dute izan. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek eta 16 urtetik gorakoek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Argazkiak etzanak/horizontalak izan beharko dira, eta gutxienez 2 Mb eta gehienez 10 Mb-eko pisua izango dute. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanak Kultur Etxean (Euskara Saila, Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar) edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan entregatu beharko dituzte, eta horretarako azken eguna 2018ko urriaren 10a izango da.

Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:

  1. Argazkiak CD batean, itxitako gutun-azalean, eta honako izenburuarekin aurkeztuko dira: “Elgoibarko egutegia 2019” Argazki Lehiaketa. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua, lekua eta data). Helbidea: Kultur Etxea (Euskara Saila), Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar.
  2. Emailez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita. Hemen ere aurreko datu guztiak azaldu beharko dira. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua izan dela jakinarazteko.

Epaimahaiak, Elgoibarko Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariek osaturikoa, hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontuan.

Sariak egutegia aurkezten den egun berean banatuko dira. Ezinbestekoa izango da saritua edo ordezkoren bat bertaratzea sari banaketa egunean. Irabazleen berri Elgoibarko Udalaren web orrian eta komunikabideetan emango da.