udaberriko haurren

  • Haur eta nerabe guztiek oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izateko asmoz, Udalak 6.500 euro bideratuko ditu diru-laguntza hauek ematera.
  • Diru-laguntza familia ugari eta gurasobakarreko familiei, familia eredu hauek izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten duten familia eta gizarte izaerako diru-laguntzen bat jasotzen duten familiei zuzendua dago.
  • Udaberriko diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epeak, otsailaren 28tik martxoaren 9ra (Haurren eskaintza) eta martxoaren 5etik 23ra (Nerabeen eskaintza) izango dira, Kultur Etxeko erakusketa gelan, Kalebarren plaza 3an.

Elgoibarko Udalak, haur eta nerabe guztiek oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izan dezaten, guztira 6.500 euro  bideratuko ditu diru-laguntzak ematera. Diru-laguntza familia ugari eta gurasobakarreko familiei, familia eredu hauek izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten duten familia eta gizarte izaerako diru-laguntzen bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiei zuzendua dago, beraien ardurapeko adingabeek udalerriko haur eta nerabeentzako udaberri, uda eta neguko oporraldietako aisia eskaintza publikoan parte har dezaten.

Udaberriko diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epeak, otsailaren 28tik martxoaren 9ra (Haurren eskaintza) eta martxoaren 5etik 23ra (Nerabeen eskaintza) izango dira eta Kultur Etxeko erakusketa gelan, Kalebarren plaza 3an, aurkeztu beharko dira.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

  1. Diru-laguntza eskatzen duenak bete beharreko baldintzak:
    • Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea deialdi honetan ezarritako eskaera epearen aurreko 6 hilabeteetan gutxienez.
    • Familia ugariaren titularra izatea, gurasobakarreko familia izatea, haurrentzako edo nerabeentzako aisia eskaintzan bigarren semealabaren izen ematea egitea, edo gizarte izaerako honako dirulaguntzaren baten titularra izatea eskaera egiten den egunean: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza.
    • Bere ardurapean edukitzea 2 urte edo gehiagoko eta 18 urte baino gutxiagoko adingaberen bat (2000/01/01 eta 2016/12/31 bitartean jaioa).
    • Oporraldietako aisia eskaintzaren batean izena ematea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

  • Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek kuota osoaren % 30 jasoko dute diru-laguntza gisa.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek, kuotaren % 30 jasoko dute diru-laguntza gisa, bigarren izen emate honetan.
  • Gizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek, kuotaren % 70 jasoko dute diru-laguntza gisa.

Familiek hiru oporraldietako aisia eskaintzen kuotei dagozkien diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte hiru oporraldietan: udaberrian, udan eta neguan.