familiaeredu

  • Kafe-tertulia formatuan, hitzordua Kultur Etxeko Hitzaldi gelan egingo da, 18:00etan eta guraso bananduen Agipase Elkarteak zuzenduko du.
  • “Guraso formakuntza 2018” proiektuaren barruan dagoen ekimen honek familia ereduen bilakaera eta eraginak aztertzea du helburu.

Elgoibarko Udalak, Ongizate Sailaren bitartez eta Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartea, Ikastolako Guraso Kontseilua, Haurreskolako guraso eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan, hurrengo astearterako, otsailak 27, “Familia eredu berriak” tertulia antolatu du. Gipuzkoako guraso bananduen Agipase Elkarteak zuzenduta, ekintza, elebiduna izango da eta Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua) egingo da, 18:00etan.

Udalerriko gurasoei zuzendutako “Guraso formakuntza 2018” proiektuaren barruan dagoen ekimen honek familia ereduak izan duen bilakaera aztertzea, eta horrek gurasoengan eta ondorioz seme-alabengan duen eraginaz aritzea du helburu nagusi.

Zentzu honetan, honako gaiak jorratuko dira, besteak beste: familia tradizionala eta familia nuklearra, guraso bakarreko familiak (banaketa prozesuaren edota heriotza baten ondorioz), aitona-amonen figura, bikotekide berriak, etab.

Kafe-tertulian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera email bat bidaliz.