Duintasunaren Kolunbarioak Gerra Zibileko beste 24 pertsona desagerturen gorpuzkiak jaso ditu
Duintasunaren Kolunbarioak Gerra Zibileko beste 24 pertsona desagerturen gorpuzkiak jaso ditu
  • GOGORA Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok eta Elgoibarko alkate Ane Beitiak azken urte hauetan ikertutako hilobietatik ateratako gorpuen ehorzketan parte hartu dute.

GOGORA Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok, Elgoibarko alkate Ane Beitiarekin batera, Gerra Zibileko 24 pertsona desagerturen gorpuen ehorzketan parte hartu du gaur goizean, Duintasunaren Kolunbarioan. Gorpu horiek (haietako 21 identifikatu gabe daude) Eusko Jaurlaritzak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera azken urte hauetan ikertutako hobietan aurkitu ziren. Ekitaldian, Gerra Zibileko pertsona desagertuak gogoratu eta haien memoria ohoratu.

Ehorzketa egin dutenak honako hauek izan dira: CNTko gudulari Ramón Portillaren senideak, Bilbo, Donostia, Etxebarria, Galdames, Larrabetzu, Legutio, Lemoa eta Turtziozko udaletako ordezkariak (hobiak udalerri horietan aurkitu ziren) eta CNTko ordezkariak (identifikatutako bi pertsona talde horretako kideak ziren). Guztiek bananbanan sartu dituzte kutxatilak Elgoibarko Olaso hilerritik hurbil dagoen Duintasunaren Kolunbarioko nitxoetan.

Ekitaldian, halaber, erakunde historikoek, Euskadiko memoria-elkarteek eta Francisco Etxeberria auzitegi-antropologoak (Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkari gisa) hartu dute parte. Ehorzketaren ondoren, loreak ipini dira Kolunbarioan dagoen Duintasuna eskulturaren aurrean.

duin3
duin4

24 pertsona

Duintasunaren Kolunbarioak Gerra Zibileko beste 24 pertsona desagerturen gorpuak jaso ditu gaur. Haietatik, hiru pertsona identifikatu ahal izan dira: Ramón Portilla, CNTko gudularia; Millán Zabala, Donostiako Udaleko Gauzainen Kidegoko langilea; eta Nicolás Obregón, Euzko Gudarosteko CNTren Sacco Wanzetti batailoiko kaboa.

Errespetua adierazteko eta omenaldia egiteko gune hori Gerra Zibilean desagertu ziren eta identifikatu ezin izan diren edota, identifikatuta ere, senideek bertan ehortzi nahi izan dituzten pertsonen gorpuzkiak hartzeko sortu du GOGORA Institutuak.

Duintasunaren Kolunbarioa joan den urtearen hasieran inauguratu zen, eta, gaurtik aurrera, 51 pertsonaren gorpuzkiak egongo dira bertan (gehienak identifikatu gabeak).

Gaur ehortzi direnen artean identifikatuta dauden hiru pertsona horiez gain, Sabino Atutxa Olabarri, Jesús Zuazua Mondragon eta Joaquin Garro Eizmendiren gorpuzkiak daude Kolunbarioan. Euskadiko hobietan aurkitutako pertsonen gorpuzkiak Kolunbarioan edo beren familien eskuetan daude.

 

Duintasunaren Kolunbarioak Gerra Zibileko beste 24 pertsona desagerturen gorpuzkiak jaso ditu
Duintasunaren Kolunbarioak Gerra Zibileko beste 24 pertsona desagerturen gorpuzkiak jaso ditu