Aste Santuko Kirol Kanpusaren argazkiak

Hamargarren urtez jarraian, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Aste Santuko Kirol Kanpusaren edizio berri bat antolatu du. Ekimena martxoaren 26, 27 eta 28an eta apirilaren 3, 4, 5 eta 6an egingo da, 9:30etatik 12:30etara, eta 2006 eta 2011 urte bitartean (biak barne)  jaiotako umeei zuzenduta dago.

Partaideek kirol desberdinak egiteko aukera izango dute Mintxetako instalazioetan (atletismo, tenis eta padel pistak eta futbol zelaia), Olaizaga eta IMH kiroldegietako kantxetan eta baita Ikastolako frontoian ere.

Interesa dutenek martxoaren 16a baino lehen eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian. Prezioari dagokionez, Patronatuko bazkideek 43 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 48 euro.