Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, udalerriko emakumeen jabekuntzarako “Neure buruarekin leial izatea hitzematen dut” izeneko hausnarketa tailer bat antolatu du otsailaren 19an. Sarrera doakoa eta librea izango da eta Kultur Etxeko hitzaldi gelan eskainiko da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Saioa Loredi Salegik zuzenduko du eta gazteleraz eskainiko da. 
 
Informazio gehiagorako: 943 741 050 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.