oinalai 08

Pasa den ostegunean, Elgoibarko Udaleko kultura sailak, Oin Alai egitasmoko parte hartzaileei herrian izango diren antzezlanetarako sarrerak banatu dizkie. Guztira 50 sarrera eman ziren Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleen artean: 
  • 2018/02/11: txontxongiloetarako 10  sarrera HH1-HH4)
  • 2018/03/11: Jon Braun antzezlanerako 8 sarrera (HH5)
  • 2018/04/15: Tomax: 14 sarrera (LH1-LH2)

Apur bat nagusiagoak diren ikasleei igandeko zineko lehenengo saiorako sarrerak banatu zitzaizkien, 18 guztira (LH3-LH5) 

Sarreren banaketa honek, Oin Alai proiektua umeen artean sustatzeko helburuari erantzuten dio eta aurten egin den lehenengo jarduera izan da. 

Boluntarioentzako, iaz bezala, erosketa-txartelak banatuko dira, eta eguraldi umelari aurre egiteko, boluntarioei aterkiak eta umeei zirak banatu zitzaizkien.

Iaz 38 umek parte hartu bazuten, aurten bi ikastetxeen artean 50 ume zenbatzen dira. Eta boluntarioek ere dexente egin dute gora.