KARTELA

Dagoeneko Elgoibarko Udalak badauka Kontziliazio eta Erantzunkidetasunaren inguruan egindako diagnostikoaren zirriborroa eta parte hartu zuten pertsona eta eragile guztiekin partekatu nahi du. 
 
Horretarako lan saio bat antolatu da, otsailaren 8an, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko Sotoan, ikerketaren emaitzak aurkezteko eta herrirako planteatzen diren ekimenak aztertzeko.