Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.
 
Hauek dira eskaerak onartzeko azken egunak:
  • Aste Santuko Egonaldietarako: otsailak 23.
  • Ekaineko egonaldietarako: apirilak 20.
  • Uztaileko egonaldietarako: maiatzak 11.
  • Abuztuko egonaldietarako: ekainak 18.
  • Iraileko egonaldietarako: ekainak 18.
  • Abenduko egonaldietarako: urriak 31.
  • 2019ko egonaldietarako: azaroak 23.