Babesle eta antolatzaileak Eskubaloi Koparen aurkepenean

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Kirol Patronatuak, Sanlo Eskubaloi Taldeak eta Euskadiko Eskubaloi Federazioak antolatuta, abenduaren 22an eta 23an Olaizaga Kiroldegian Emakumezkoen Euskadi Eskubaloi Kopa ospatuko da. Espainiako Ohorezko Senior Mailan jokatzen duten Bera Bera eta Zuazo taldeak eta Zilarrezko Ohorezko mailan jokatzen duten Kukullaga eta San Adrian taldeak parte hartuko dute txapelketan. Ostiral honetan egingo du Euskal Federazioak abenduaren 22an, arratsaldez, jokatuko diren finalerdietarako lau talde horien arteko zozketa. 23an, berriz, 3. eta 4. postuko partidua eta Finala jokatuko dira. 
 
Abenduaren 13an, 12:00etan, Udaleko Pleno Aretoan egingo da Euskadi Eskubaloi Koparen aurkezpena.