2017katalogoa

  • Euskarazko produktuen katalogo berria paperean eta interneten dago eskuragai, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin.
  • Urtero bezala, kanpaina honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eragin nahi da, gurasoei euren seme-alabentzat lagungarri izango diren euskarazko produktuen berri emanez.
  • Katalogoa etxean jaso ez duenak herriko liburudendetan, Kultur Etxean edota Gotzon Garate Udal Liburutegian jaso dezake.
  • KATALOGOA (PDF)

Urtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Euskarazko Produktuen katalogoaren edizio berria banatu du Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleen artean, modu horretan, gurasoengana ere irits dadin.

Urte garai honetan euskarazko liburuak, jolasak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, gurasoentzat eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat ehunka erreferentzia biltzen ditu katalogoaren aurtengo edizioak: musika, DVD filmak, informatika, aldizkariak, liburuak, jostailu eta jokoak, gurasoentzako produktuak… Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.

KATALOGOA.EUS webguneak ia 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat

KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, beraz, etengabe hazten ari da jasotako erreferentzien kopurua. Dagoeneko 6.000 produktu baino gehiago biltzen ditu.

Katalogoa sarean kontsultatzeko bi aukera daude: www.katalogoa.eus webgunean edota Elgoibarko Udalaren webgunean, hain zuzen, Euskara Sailaren atalean.

Urtero bezala, kanpaina honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eragin nahi da, gurasoei euren seme-alabentzat lagungarri izango diren euskarazko produktuen berri emanez. Katalogoa etxean jaso ez duenak herriko liburudendetan, Kultur Etxean edota Gotzon Garate Udal Liburutegian jaso dezake.