• Elgoibarko Udalak Udalak “Elgoibar Ekinean!” izeneko funtsa jarri du abian, enpresa berrien sorrera sustatzeko helburuarekin.
  • Udalak guztira 15.000 euro bideratuko ditu laguntza-programa martxan jartzeko.
  • Enpresa onuradunek, dagoeneko aurkeztu ditzakete beraien eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan, azaroaren 30era arte egongo da zabalik.
  • Oinarriak eta eskaera orria (PDF)

Elgoibarko Udalak, beste urtebetez, udalerriko ideia ekintzaileak sustatzeko apustua egin du. Hala, 2017.urtean ere, “Elgoibar Ekinean!” izenekofuntsa jarri du abian, herrian  enpresa berriak sortzen laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko helburuarekin.

Ane Beitia, Elgoibarko alkatearen esanetan, “enpresa berrien sorrera sustatzea funtsezkoa da herrian aberastasuna eta enplegua sortzeko eta horregatik, aurten ere, Elgoibarrren sortzen diren enpresa ekimenei zuzendutako laguntza hau mantentzea erabaki dugu”.

Elgoibarko Udalak herrian kokatutako enpresa proiektu berri bat duten eta oinarri arautuetan bildutako baldintzak betetzen dituzten pertsona ekintzaileei eta gaur egungo enpresei diru-laguntzak emango dizkie.

Oinarri hauek aplikagarriak izango dira, Elgoibarko udalerrian sustatuta eta aipatutako araudiari lotuta, enplegua sortzen duten enpresa-ekimenei.

Laguntza-programa honen enpresa onuradunek, honako baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste:

  • Pertsonak: talde sustatzailea osatzen duen pertsonaren bat langabezian egotea eta bazkide langile gisa alta hartzea.
  • Enpresak: Proiektu berria enpresaren batek sustatzen baldin badu, proiektu berrian, gutxienez, lanpostu zuzen bat sortu beharko da, hain zuzen ere, enplegu garbiaren sorrera eragingo duena.
  • Laguntza hauetatik kanpo geldituko dira ostalaritzako jarduerak, bakarkako profesionalak eta Ondasunen Erkidegoak eta Sozietate Zibilak osatzen dituzten bazkideak, baldin eta diru-laguntza zuzenean eskatzen bada.

Onuradun horien betebeharren artean honako hauek aurkitzen dira: 

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan ematen denetik, gutxienez, 18 hilabetetan jarduera ekonomikoari eustea.
  • Onartutako Bidegarritasun planarekiko enpresa-proiektuari egindako edozein aldaketa, edo aurreikusitako inbertsioa egiten ez bada, edo diru-laguntza lortzeko ezarritako edozein baldintza aldatzen bada, Elgoibarko Udalari jakinaraztea.

“Elgoibar Ekinean!” laguntza-programarako aurrekontu osoa 15.000 eurokoa da. Gehienez, negozioa martxan jartzeko gastuen %75a emango da, proiektu bakoitzeko gehienez ere 5.000 €, industria izaerakoa bada; eta gehienez, 2.500 €, industria ez den beste sektore batekoa bada.

Jarduera abian izan beharreko 18 hilabeteko gutxieneko epea amaitzen denean, Elgoibarko Udalak diru-laguntzaren ebaluazioa burutuko du emaitzak, baliagarritasuna eta eragina aztertzeko.

Diru-laguntzetarako eskariak Elgoibarko Udalari zuzendu behar zaizkio, Santa Ana kaleko 2 zenbakian dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztuz. Eskariak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da, azaroaren 30era arte.

Elgoibarko Udalak, behin eskariak aurkezteko epea bukatzean, baldintzak betetzen dituzten eskakizun guztiak aztertuko ditu DEBEGESArekin elkarlanean, eta interesun pertsona edo enpresari idatzi bat bidaliko dio 10 laneguneko epean akatsak konpontzeko edo beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkezteko. Akatsak zuzentzeko epe horren ondoren, ez da inolako dokumenturik onartuko.