Robotika

Izena emateko epea azaroaren 6ra arte egongo da zabalik. Aurten, berrikuntza gisa, Udalak 10 plaza jarriko ditu herritarren esku, prezio murriztuan.

Tailer hauekin, Udalaren helburua industria sektorea bultzatzen jarraitzea da, eremu tekniko zein teknologikoetako prestakuntza handiko profesionalen aldeko apustua berretsiz.

Hirugarren edizio honetan, Robotika, Bideo-jokoen Sorkuntza eta hainbat proiektu teknologiko landuko dira.

Elgoibarko Udalak, Doplay enpresarekin elkarlanean antolatuta, datorren azaroaren 10ean, ostirala, emango dio hasiera Robotika Dibertigarria tailer teknologikoen 3. Edizioari. Iazko edizioetan bezala, Udalaren helburu nagusia industria sektorea bultzatzen jarraitzea da, eremu tekniko zein teknologikoetako prestakuntza handiko profesionalen aldeko apustua berretsiz.

Hirugarren edizio honetan, Robotika, Bideo-jokoen Sorkuntza eta hainbat proiektu teknologiko landuko dira. Tailer hauetan, 7 eta 16 urte arteko haur eta gazteek ostiraletan, 17:00etatk 19:00etara bitartean, Makina Erremintaren Institutuaren (I.M.H) instalazioetan, robotak diseinatzeko, eraikitzeko eta programatzeko,  ideojokoak sortzeko eta asmakuntza teknologikoak garatzeko aukera izango dute; honako erreminta hauek baliatuta: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock,  Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Unity, Tinkercad...

Aurten, berrikuntza gisa, aipatu beharra dago Udalak 10 plaza jarriko dituela herritarren esku, prezio murriztuan. Plaza horiek eskatzen dituzten lehenengo 10 haurrentzat izango dira, baldin eta ezarritako irizpideak betetzen badituzte.

ROBOTIKA DIBERTIGARRIA

 

10 PLAZA BERRIAK (baldintzak):

  • Ostiraletan 17:00etatik 19:00etara IMHn.
  • 7 urtetik 16 urtera, aurretiko esperientzia beharrik gabe
  • Prezioa: 18 euro/hileko (azarotik maiatzera), Udalak Elgoibarko haurrentzat diruz lagundutakoa.
  • Izen-emate epea: azaroaren 6a (14:00 baino lehenago).
  • Izen-ematea Arreta bulegoan (Santa Ana, 2). Horretarako, eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Informazio gehiago: 943 741 050.
  • Diru-laguntza eskatzeko baldintzak: Hain zuzen, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen pean sartuta ez dauden pertsonek eskuratu ahal izango dituzte diru-laguntzak, betiere, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:
  • Diru-laguntza eskatzen duenak bete beharreko baldintzak:
    • Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea deialdi honetan ezarritako eskaera-epearen aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
    • Familia ugariaren titularra izatea, haurrentzako edo nerabeentzako aisia eskaintzan bigarren seme-alabaren izen ematea egitea, edo gizarte izaerako honako diru-laguntzaren baten titularra izatea eskaera egiten den egunean: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza. 
    • Eskatzailearen ardurapean 7 urte edo gehiagoko eta 17 urte baino gutxiagoko adingaberen bat edukitzea (2001/01/01 eta 2010/12/31 bitartean jaioa).
  • Adingabeek bete beharreko baldintzak:
    • 7 urte edo gehiago eta 17 urte baino gutxiago edukitzea (2001/01/01 eta 2010/12/31 bitartean jaioa).
    • Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea deialdi honetan ezarritako eskaera-epearen aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
    • Deialdi honetan jasota dagoen aisia eskaintzaren batean izena ematea.