Mintxeta kokapena

Pedro Mugurutza kokapena

 

  • Hobetze lanetarako, Udalak ia 44.000 euro bideratuko ditu eta gutxi gorabehera hilabete eta erdiko iraupena izango dute.

  • Guztira 6 zebra-bide konponduko ditu Udalak, hiru Mintxetan eta beste hiru Pedro Mugurutza kalean.

  • Helburua, oinezkoari lehentasuna ematea da, bide-segurtasuna hobetuz eta irisgarritasuna bermatuz.

Elgoibartarren irisgarritasuna bermatzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak herriko zenbait espaloi eta oinezkoen pasabideak konpontzeko lanak hasi ditu gaur. Guztira 6 zebra-bide egokituko dira, hiru Mintxetan eta hurrengo asteetan beste hiru Pedro Mugurutza kalean.

Egokitzapen lanak Mintxetatik hasiko dira eta guztira, Udalak ia 44.000 (BEZa barne) euro bideratuko ditu hobetze lan hauek burutzeko. Aipatu beharra dago ere, zenbateko horretan sartuta daudela Eusko Jaurlaritzak, irisgarritasun esparruetan hobekuntzak egiteko Udalari emandako diru-laguntza, 22.000 euro inguru. Obrak Mularri enpresak egingo ditu eta gutxi gorabehera hilabete eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Iosu Arraiz, Elgoibarko Udaleko Hirgintza zinegotziaren esanetan, “zebra bide batzuetan galtzada altxatu egingo da eta beste kasu batzuetan berriz, espaloia jaitsi egingo da. Jarduera hauekin, ibilgailuen abiadura moteltzeaz gain, oinezkoari lehentasuna ematea da helburua, bide-segurtasuna hobetuz eta irisgarritasuna bermatuz”.