Handia
 

Herriko Antzokian, urriaren 27an, Ados Teatroa konpainiak “Idiot Txou” komedia eskainiko du 20:30ean. Barrez lehertuko gara gaztelaniaz izango den antzezlan honekin.

Gune horretan bertan, urriaren 29an, Gluglu konpainiak “Alizia lurralde miresgarrian” eskainiko du. Euskarazko antzezlana da, ikusle guztiei zuzendurikoa.

Eta zine karteldegiari dagokionez, larunbatetik astelehenera (hau barne) HANDIA filma eskainiko da. Film hau euskarazkoa da, eta saio guztietan gaztelaniazko azpitituluak izango dira, larunbatean, 22:15ean, emango den saioan izan ezik; izan ere, filma euskaraz emango da azpititulurik GABE.