Margo irabazlea
margo irabazlea

 

  • Argazki lehiaketan 18 herritarrek egindako (9 gizonezkoak eta 9 emakumezkoak) 69 argazki aurkeztu dira
  • Marrazki lehiaketan LH5eko 129 ikaslek parte hartu dute
  • Egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa abenduaren 13an izango dira, iluntzeko 19:30ean, Kultur Etxeko sotoan. Argazkien irabazleek 70€-ko saria jasoko dute.

Elgoibarko Udalak antolatutako 2018ko egutegia egiteko argazki lehiaketan 18 herritarrek (9 gizonezkoak eta 9 emakumezkoak) 69 argazki aurkeztu dituzte. Epaimahaiak, Udaleko, Ongarri elkarteko eta Txankakuako ordezkariek osaturik, 12 argazki aukeratu ditu egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.

Aurtengo gaia “Elgoibarko Merkataritza eta Ostalaritza” izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izan da. Pertsona bakoitzak gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izan ditu, betiere, originalak eta formatu horizontalean ateratakoak.

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 129 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute.

Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 13an izango da, iluntzeko 19:30ean, Kultur Etxeko sotoan. 

Argazki lehiaketako saridunak

Julen Ansola Irureta
Gurutze Ariznabarreta Atxa (3 argazki saritu)
Eulogio Mancebo Iranzo (2 argazki saritu)
María Expósito Murillo (3 argazki saritu)
Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu)
Imanol Cerdeira Lasheras
Aitor Zabala Iriondo

Marrazki lehiaketako saridunak

Ane Calleja Cámara
Ivania Alvarado Chichande
Mara Castañares Chinchilla
Aiyana Ibañez Fernandez
Geraldine Franco Chavez
Omaima Laroub
Maite Uranga Badiola
Nahia Meabebasterretxea Oñederra
Elena Amaro Martín
Ane Iriondo Osoro
Maria Ferrandez
Jon Martín

Argazki irabazlea
argazki irabazlea